Gauza guztiak — La literatura china traducida en España

Gauza guztiak

VV.AA. | poesía

Sin original de referencia

Portada traducción

Eskuairaz eta marralumaz eraikitako lauki luzea da Pekín, eta bere kale eta etorbideek lau norabide nagusien arabera daukate bilbatuta. Etxeetako leihoak, espaloira begira egon ordez, barruko patioetan gordeta daude, eta Jauregi Debekatuak, (Gu Gong), harresiz inguratuta, erdi-erdian dauka bere lekua; ehun pabilioi guztira. Hegoaldera ematen duen atariaren aurrean Tian¿an Mengo plaza dago, eta Maoren erretratuari begira ari zaiona neu naiz. Astebete bazterrik bazter ibili ondoren, Kongfu maisuaren sorterrira ailegatu naiz gaur eguerdian gosez akabatzen. Hiriak Qi Fu du izena eta, ahalik lasterren, jatetxe kozkor batean sartu naiz bazkaltzera. Atzerritarrik apenas dabil, antza, alderdi hauetan eta zerbitzaria etxeko alaba, beharbada nire berri jakiteko interesatua iruditu zait. Ulertu baino gehiago, asmatu egin behar izan dizkiot galderak, baina nahikoa poliki moldatu naiz, edo hori uste dut, behintzat. Usain bikaina dator sukaldetik; jakituria handia dago Txinako eltze barruetan gordeta. Edozeinek badaki jaten idatzi zuen Wen maisuak orain dela hogeita bi mende, baina nor da gai zaporeak bereizteko? Agindu bezala etorriko zaio laguna arratsaldean, esate baterako eta solas aspertu baten ondoren, kartoizko tutua aterako du gordailutik kanpora. Ametsetan biribilkatuta lo zeuden mendi eta ibaiak jarriko ditu mahaiaren gainean ageri; esku batekin bildu, bestearekin zabaldu, geldi zegoen paisaia dokumentalaren antzekoa bihurtuko zaie eta, te lurrun usaintsuaren giroan, edertasunaren bazterretan galduko dira adiskide biak, ezarian, ohartu orduko. (Amazon)

Datos de la traducción

Traducción directa al euskera de Rafa Egiguren.

Edición

VV.AA. 2011. Gauza guztiak. Irún: Pamiela Argitaletxea. ISBN: 9788476816936.